Bost aste falta dira garagarrilaren 18rako. Egun horretan Sakanako zazpi herritan estatus politikoari buruzko herri galdeketak eginen dira Gure Esku Dagok antolatuta. Herri guztietan galdeketa bertan dela gogorarazteko eta hartan parte hartzera animatzeko jarduerak antolatzen ari dira Gure Esku Dagoko herrietako taldeak. Lakuntzako taldeak, esaterako, ostiralean Erabaki festa antolatu zuen. Herri kirolekin hasi zen ospakizuna eta 18ko galdeketan parte hartzera deituz despeditu zen.
Urdiaingo Gure Esku Dagok hilaren 20rako egun osoko egitaraua antolatu du, herri bazkaria barne. Hartarako txartelak herriko tabernetan eskuratu daitezke. Urdiainen egin bezala Altsasun ere bideoa grabatuko dute. Gure Esku Dagok makina bat altsasuar jarriko ditu kamera aurrean, garagarrilaren 18ko galdeketara deituz. Olatzagutian ere amso bera dute.