San Juan baleontzia Ternuan urperatu zen XVI. mendean, Red Bayn hain zuzen ere. Hango alkate Wanita Stone aste honetan Euskal Herrian izan da. Pasaiko herriarekin senidetzeaz aparte, Albaola itsas faktorian egiten ari diren baleontziaren errepika bisitatu zuen. Baita Sakana ere. Igandean Altsasuko Usolarrainen izan zen, baleontziak egiteko zuhaitzak nola lantzen zituen ezagutzen. Ibarreko hainbat alkatek egin zioten harrera. Itsasoarekin eta baleekin ibarrak duen harreman estua erakusteko Bakaikuko eta Iturmendiko alkateek bale bizarrekin egindako aginte makilak eraman zituzten.