Ennecok auzolan deialdia egin du

Guaixe 2017ko mai. 11a, 19:31

Larunbatean, 9:00etatik 13:30era. Harremanetarako: auzolanaenneco@hotmail.com.

Eguraldia hobetzearekin batera Enneco, haritzaren memoria parkeko lanak beste erritmo bat hartu dute. Basopokale eta Danbolintxulo artean Nafarroako Erreinuko esperientzia sozial, kultural, politiko eta instituzional guztia bilduko duen memoriaren espazio bat sortu nahi da. Horretarako, Nafarroa Bizirik fundazioko sustatzaileak auzolanak deitu ditu. Larunbatean izanen da hurrengoa. Nork bere gosaria eraman beharko du.