Garilaren 27tik 30era Hatortxu Rock elkartasun jaialdia hartuko du Lakuntzak. Hura behar bezala prestatzeko batzordeak dagoeneko lanean ari dira. Baina bileretatik aparteko lanak egiteko garaia iritsi da. Jaialdiak hartuko dituen guneak txukundu behar dira eta horretarako hiru auzolan deitu dituzte antolatzaileek. Haietan parte hartu nahi dutenek sasi-garbitzeko makinekin, lanerako arroparekin, eta eskularruekin joateko gaztigatu dute. Igandeko auzolanaz aparte, hilaren 27an eta 28an, larunbatean eta igandean dira hurrengo auzolanak, 9:00etan biak.