Korrikaren Sakanako ordutegia

Guaixe 2019ko api. 8a, 19:33

Aizkorbera 00:52an iritsiko da. Gauez pasako denez, korrikalarien segurtasunerako komenigarria argiak edo txaleko islatzaileak janztea.

 AEK-k antolatzen duen Korrika gauerdia pasata Sakanara iritsiko da. Aizkorbe eta Ziordia arteko ibilbidea bost ordutan eginen du 21. Korrikak. Lekuko eramaileak eta haien laguntzaileak prest daude. Irurtzunen ere afaria prest dute. Sakanara iristeko zain egon gabe, Korrikaren irrikaz zeuden makina bat sakandarrek dagoeneko parte hartu dute euskararen aldeko txandakako lasterketan. Batzuk Garesko irteerara joan ziren. Besteak Erriberako bidea hartu zuten. Baina, gehienak, Iruñean bat egin zuten Korrikarekin larunbatean.

Korrika Sakana gauez zeharkatuko duenez, korrikalarien segurtasunerako komeni da txaleko islatzaileak, txaleko horiak janztea. Horrela, Korrikaren zain daudela edo etxera bueltan, ibilgailuen gidariak haiek ikus ditzakete.

Sakanako Korrika ordutegia
Apirilak 9, asteartea
Herria Ordua
Aizkorbe 00:52:00
Irurtzun 01:01:00
Etxeberri 01:11:00
Etxarren 01:23:00
Ekai 01:28:00
Zuhatzu 01:33:00
Satrustegi 01:37:00
Hiriberri 01:43:00
Ihabar 01:59:00
Irañeta 02:10:00
Uharte Arakil 02:30:00
Arruazu 02:49:00
Lakuntza 03:04:00
Arbizu 03:13:00
Lizarragabengoa 03:20:00
Etxarri Aranatz 03:45:00
Bakaiku 04:06:00
Iturmendi 04:15:00
Urdiain 04:22:00
Altsasu 04:45:00
Olatzagutia 05:17:00
Ziordia 05:37:00