Udaren ondoren, hemeroteka ibiltaria bueltan

Guaixe 2019ko urr. 7a, 10:18

Sakanako euskarazko hemeroteka Irurtzungo liburutegian ikusgai dago ostiralera arte, arratsaldez.

Guaixe hilabetekari zeneko ale guztiak, baita Oixe astekariarenak ere. Horiek guztiak kontsultatzeko aukera daude Irurtzungo liburutegian astelehenetik hilaren 11ra arte. Guaixek abenduan 25 urte beteko ditu eta bere hemeroteka albisteen protagonista diren sakandarren esku uztea erabaki du. Haiek garai bateko kontuak, janzkerak, orrazkerak eta bestelakoak gogorarazteko, edo ezagutzeko. 

1994 eta 2002 urteen artea argitaratu zen Guaixe hilabetekaria. Oixe astekariaren aldia, berriz, laburragoa izan zen: 2001 eta 2003 urteen artean. Gero biek bat eginen zuten egungo Guaixe astekaria sortzeko. Hemeroteka ibiltariak propio prestatutako stand bat du eta liburutegian nabarmentzen da. Urdiainen, Ziordian, Altsasun, Arbizun eta Iruñean egon ondoren iritsi da Irurtzunera. 

Parte hartzeko aukera
Sakanako euskarazko hemeroteka ibiltariak orain arteko geldialdietan ale zaharrak begira egon diren hainbat bere burua paperean ezagutu dute. Halakorik suertatuz gero, Guaixe fundaziotk gonbidapen bikoitza egiten diogu irakurleari. Aurrena, alea hemerotekan uztea; kopia bat nahi izanez gero admin@guaixe.eus e-postan eskatu daiteke, publikazioaren zenbakia aipatuz, eta oparitu eginen zaio. Trukean fundazioak eskatzen duen bakarra da jasotako alearekin argazkia egitea eta sare sozialetan partekatzea #batzengaituena edota #Guaixe25 traolak erabilita. 

Baldin eta Guaixe edo Oixe zahar batean nork bere burua ikusi badu, liburutegian dagoen photocall-a baliatuz alearekin argazkia egitea da atzeneko gonbidapena. Aipatu traolekin sareetan ere zabaldu daiteke. Sakanako denboraren kapsula eskura dago bi astez Irurtzunen. 

Guaixe25en hemeroteka ibiltariaren egutegia

Irurtzungo liburutegia

  • Irailaren 30etik lastailaren 11ra

Etxarri Aranazko liburutegia

  • Lastailaren 14tik 25era

Olatzagutiako liburutegia

  • Lastailaren 28tik azaroaren 8ra