U30 Greba Orokorra

Goizeko giroa: piketeak eta barrikadak

Guaixe 2020ko urt. 30a, 09:10

Greba orokorraren lehenengo orduetan piketeak izan dira Sakanako hainbat industrialgunetan eta herritan.

Altsasun Ibarrea industrialgunean piketeak egin dituzte. Herrian San Juan kalean kalean barrikada egin dute. Foruzainek kontainerrak errepidetik kendu dituztela jakinarazi du LAB sindikatuak sare sozialen bidez.

Arbizun gauean egin zituzten lehenengo piketeak.

Olaztiko Porlandegia geldituta dago.