Bi egiteko Zuhaitzaren Egunean

Guaixe 2020ko ots. 14a, 11:21
Izurdiagan joan den urtean landatutako zuhaitzetako bat.

Udalak iganderako bi hitzordu jarri ditu: 10:00etan Izurdiagan eta 12:00etan Aizkorben.

Arakilgo Udalaren Kultura Zerbitzuak, Arakil Kulturak, urteroko hitzordu baten berri eman du: Zuhaitzaren Eguna, igandean ospatuko dena. Izurdiagako futbol zelaian jarri du hitzordua, 10:00etan. Han elkartzen direnen egitekoa izanen da joan den urtean landatutako 50 zuhaitzak zuzentzeko hagak jartzea. Hango lanak despedituta Zuhaitzaren Eguna herriz lekualdatuko da eta Aizkorbe bisitatuko du. Behin hara iritsita otamena izanen da, 11:30ean. Eguerdian ekinen diote zuhaitzak landatzeari. Horretan parte hartu nahi dutenek, nork bere aitzurra eraman beharko du. Hori despeditzean, 12:30ean, eskulan tailerra izanen da. 

Erlazionatuak