Herri-lurrak arautzen dituen ordenantza indarrean da

Guaixe 2020ko eka. 24a, 10:45
Aizkorbeko ikuspegia Ergatik.

Aizkorbek kontzejurik ez duenez, herriko lurren aprobetxamenduak eta bideak arautzen dituen ordenantza onartu du Arakilgo Udalak.  

Sakanako 28 herrietatik Aizkorbe da administrazio erakunderik ez duen herri bakarra. Kontzejua bertan behera gelditu zen eta herriko kontuak Arakilgo Udalak kudeatzen ditu zuzenean. Hori dela eta, Aizkorbeko herri-lurrak ere udalarenak dira. Herri-lurren aprobetxamenduak eta udalaren bideak arautzen duen ordenantza indarrean sartu da. Ordenantza horrek oinarria du Aizkorbeko herri-basoko 2016ko aprobetxamendu eta hobekuntza planean. Hura egiterakoan jabetu ziren herri-lurren aprobetxamenduaren inguruko araudirik ez zegoela eta hutsunea betetzea erabaki zuen Arakilgo Udalak. 

Ordenantzak arautzen dituen aprobetxamenduen artean daude: herri-larreak, etxerako egurra eta herri-lurrak. Aprobetxamendu bakoitza nola eginen den ere zehazten du araudi berriak. Gainera, erle ustiategi aprobetxamendua nola egin zehaztu du. Aizkorbeko bideei dagokienez, ordenantza berrian haiek nola erabili daitezkeen zehazten da