Emakumeen Eguna 2021

Emakumearen egunean kantari

Guaixe 2021ko mar. 9a, 09:13

Altsasu institutuko DBHko ikasleek eta irakasleek kantua moldatu eta bideoa egin dute.

Sakanako makina bat ikastetxetan Emakumeen Eguna modu batera edo bestera landu zuten. Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko irakasle eta ikasleei Feminismori gabe aurrerapenik ez leloa zuen pankarta batek egin zien harrera. Gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleek eta musika mintegiko irakasleek kantu bat moldatu zuten. Uxue Alberdiren letrak dituen eta Mikel Markezek kantatzen duen Konplize ditut eta kantuaren (Indar bat dabil hor diskoa, 2013, Elkar) moldaketa egin zuten. 

Grabazioan instrumentuak jo dituzten ikasleak izan dira Naroa Agirre Vergara, Nahia Migel Goikoetxea eta Maialen Ormazabal Garziandia. Kantuan, berriz, Leila Sbai, Asmohane Zehhi Hamdi, Driss Garcia Urroz eta Erkuden Moreno Muñoz aritu dira. Eta haiekin batera, Olatz Andueza Razkin, Amets Larraza Lopez eta Hiart Leiza Razkin irakasleak aritu dira kantari. Irudiaz Yolanda Mazkiaran Zelaia arduratu da. Pello Fernandez Miquelez ikaslea txistuaz eta zuzendaritzaz Iñigo Aldunate Burgete musika irakaslea.