Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021

Granizo, Alegre eta Lakuntza Txapelketara bidean

Guaixe 2021ko eka. 7a, 09:40

2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena. ARTXIBOA/NAF. BERTSOZALE ELKARTEA

Ekainaren 18an, 19an eta 20an jokatuko dira 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak. Hemenzortzi bertsolarik parte hartu dute Igantzin, Garesen eta Iruritan, tartean bertsolari sakandarrak

Dagoeneko 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketarako data dago: urriaren 2tik azaroaren 27ra. Aurretik, hiru aurrekanporaketa saio jokatuko dira ekainaren 18an, Igantzin, 19an, Garesen, eta 20an, Iruritan. Guztira hemezortzi bertsolarik parte hartuko dute, tartean Idoia Granizo Uribarrena altsasuarra (ekainaren 18an, 19:00etan, Igantziko Baratzondon), Ekain Alegre Gil altsasuarra eta Oiern Lakuntza Irigoien urdiaindarra (ekainaren 20an, 19:00etan, Iruritako Gizarte Bilgunean). 

Txapelketako araudiaren arabera, azken ekitaldian parte hartu zuten bertsolariek bakarrik dute bermatuta txapelketarako txartela. Aurretik parte hartu ez dutenek, edota 2019koa baino lehenagoko edizioren batean parte hartutakoek, aurrekanporaketa fasea jokatu behar dute txapelketara sailkatzeko. Saioak osatzeko, azken txapelketako azken lau sailkatuak ere batu zaizkie. Beraz, hamabi bertsolari dira dagoeneko udazkenean jokatuko den txapelketarako sailkatutak daudenak. Aurrekanporaketatik hamabi lortuko dute sailkapen txartela eta 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian.