Azal bozkatuena, Tokikom sarietara bidean

Guaixe 2021ko ira. 10a, 11:07

Guaixe irakurleek ikasturteko azalik politena bozkatzeko aukera izan dute. San Joanetarako publikatutako azala, Jabi Traperoren argazkiarekin. Bozketan parte hartu duten bazkideen artean zozketa egin du Guaixek. 

TOKIKOM Sariak toki komunikabideetan egunero egiten den lan handia aitortzeko asmoz banatzen ditu TOKIKOM-ek. Hiru kategoria daude: azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenak. 2020an, gainera, Komunitatearen saria banatzen dute ere. GUAIXEk sarietara aurkeztuko duen azaletako bat aukeratzeko irakurleei eman zion ahalmena, eta bozketaren bidez ekainaren 18an publikatutako San Joan goizeko ihintzak, kentzen ditu gaitzak, Jabi Traperoren argazkiarekin, ikasturteko azalik politena dela erabaki dute parte hartzaileek. 

Bozketan parte hartu duten bazkideen artean zozketa egin, eta Erkuden San Martin Gonzalezek irabazi ditu Errigora saski berezia eta Guaixe25kit-a. 

Hiru azal bozkatuenak

1. 10 bozka

2. 5 bozka

3. 4 bozka