Urdalurko ur sarea luzatzen ari dira

Guaixe 2021ko ira. 29a, 09:03

Ekaitik Etxarrengo ur biltegira arteko lanak hasiak dira

Urdalurko uharkan pilatutakoarekin ibarra urez hornitzeko hoditeria ekialdera eta mendebaldera jotzen du. Goi hornidurako sarea mendebaldean Ziordiraino iristen da, eta ekialdean, gaur egun, Satrustegiraino. Baina lau hilabete barru Etxarrengo ur biltegiraino iritsiko da. Izan ere, Sakanako Mankomunitatearen Ur Zerbitzuak uraren goi hornidura sarea luzatzeko lanak Lakita enpresari eman dizkio. Langileak duela bi aste hasi ziren lanean eta lau hilabete dituzte egitekoa despeditzeko. Haren truke 509.000 euro (BEZ kanpo) jasoko dute. 

Sakanako Mankomunitateak joan den urtean onartu zuen lan hori egitea eta hala jaso zuen aurrekontuetan. Baina administrazio prozedurak eta beste, lanak orain arte ezin izan dira egin. Ibarreko erakundearen helburua da Urdalurko uharkak biltzen duen ura Irurtzuneraino eramatea. Bide horretan beste pauso bat da orain egiten ari dena. 

Erlazionatuak