Trasteando taldeak Burundatik bira eginen du

Guaixe 2022ko eka. 17a, 14:21
Trasteando taldea 2020an Altsasun egindako ronda. ARTXIBOA

Gaur eta bihar, ekainak 17 eta 18, Altsasun, Urdiainen, Iturmendin eta Bakaikun eginen dute kalejira, eta uztailaren 2an, larunbata, Olaztin eta Zordian egonen dira. 

Altsasuko Trasteando taldeak elkartasunagatik bereizten da. Urtero bitan Josefina Arregi klinikan eta Aita Barandiaran zahar etxean emanaldiak eginen dituzte, eta Iortia kultur gunean antolatzen dituzte kontzertuak solidarioak dira ere. Orain, udari hasiera emateko eta "birusaren kontra" Burundako herrietatik kalejirak antolatu dituzte. Gaur, ekainaren 17, ostirala, izanen da lehenengoa Altsasun. Klinikara eta zahar egoitzara bisita egin ondoren, Altsasuko kaleetatik ibiliko dira, beroari aurre eginez. Bihar, ekainaren 18, 17:00etan Urdiainen egonen dira, 18:00etan Iturmendin eta 19:00etan Bakaikun. Olatzagutian eta Ziordian uztailaren 2an egonen dira, 19:00etan eta 20:00etan, hurrenez hurren. 

Trasteandoren Burundatik bira

Ekainak 17, ostirala

  • 16:00-19:00 Altsasu: Josefina Arregi klinika eta Aita Barandiara egoitza. 
  • 19:00 Altsasu: Kalejira

Ekainak 18, larunbata

  • 17:00-17:55 Urdiain 
  • 18:00-18:55 Iturmendi
  • 19:00-19:55 Bakaiku

Uztailak 2, larunbata

  • 18:00 Olaztiko jubilatuak
  • 19:00 Olaztiko Plazan
  • 20:00 Ziordia