Irailaren 23tik 25era, festak Ekain

Guaixe 2022ko ira. 21a, 01:05

Herritarrak elkartzeko egitaraua prestatu dute Arakilgo herrian. 

San Migelen omenezko ospakizunak izanen dira irailaren 23tik, ostirala, 25era, igandean, Ekain. Prestatutako egitaraua ekaidarrak elkartu eta ongi pasatzeko prestatu dute.

Ekaiko festetako egitaraua

Irailak 23 ostirala

  • 21:00 Txistorra-jana, elkartean.

Irailak 24 larunbata

  • 14:30 Paella-jana, elkartean.
  • 16:30 Mus txapelketa.
  • 20:00 Herri afaria, elkartean.
  • 00:30-04:00 Dantzaldia dj-ren musikarekin.

Irailak 25 igandea

  • 11:45 Meza.
  • 12:45 Otamena, eliz atarian.
  • 18:00 Mariatxi bikotea.
  • 19:30 Txokolate jana.