TOURRA 2023

Harrapazak / n Jordi!!!

Andoni Urbistondo 2023ko uzt. 24a, 08:43

@Le Tour

Jordi Meeus belgikarrrak irabazi du Eliseoko Zelaietako esprint handia, ezustean,  Philippsen faboritoa menderatuz

Akabo. Gureak egin du!!!

Tourra bukatu da, 11 hilabeteko agonia hasi da. Vuelta hasteko 34 egun!!! Gaitzerdi!!! Jordi Meeus-en ezusteko garaipenarekin pasako dugu basamortuki zeharkaldi gogorra. Belgikarrak ezusteko handia eman du Eliseoko Zelaietan irabazita, jokatu diren esprintetan ez baita garaipenaren jokoan sartu. Parisen bai, non eta Tourraren bihotzean. Philippsen bekataria eta Groenewegen betiereko hautagaia menderatuz.

Vingegaard lasai helmugaratu da,  garaipena ospatuz! Vueltan izango da danimarkarra. Bihar Tourreko balantzea!!! Iraun!!!