San Donato eguna

Guaixe 2023ko abu. 4a, 10:01
2018ko San Donato erromeria. ARTXIBOA

Abuztuaren 13an, igandea, uhartearrak eta unanuarrak Beriainera igoko dira, Goñiko herritarrekin batera.

San Donato erromeria ospatuko dute uharte arakildarrek, unanuarrek eta Ollo haraneko herritarrek abuztuaren 13an, igandea. 09:00etan Beriainera igoko dira eta 11:00etan meza eginen dute. Ondoren, Uharte Arakilgo Udalak auzatea eskainiko du, eta ollotarrek kafea eta pastak. Euskal Herriko mendizaleak, eta, bereziki, Beriain eta San Donato mailtaleak parte hartzera gonbidatu dituzte, Beriain gailurrean dagoen ermitan egiten den elizkizun bakarra baita.