Irailaren 7an hasiko dira Hiriberriko festak

Guaixe 2023ko ira. 5a, 10:01
2022ko Hiriberriko festak. ARTXIBOA

Irailaren 7tik 10era, ostegunetik igandea, ospatuko dituzte Arakilgo herriko festak.

Irailaren 7an, osteguna, arratsaldez piztuko dute Hiriberriko festei hasiera ematen dion txupinazoa, eta aurretik lau festa egun izanen dituzte Arakilgo herrian, irailaren 10era arte, igandea. Edalontziak euro batean eskuratu ahalko dira.

Irailaren 9an, larunbatean, Hiriberriko festetara joateko Jaibus zerbitzua izanen da.

Hiriberri Arakilgo festetako egitaraua

Irailak 7 osteguna

19:30 Txupinazoa.

20:00 Pintxopote eta kontzertuak. 

21:30 Gazte afaria.

Irailak 8 ostirala

12:30 Trikipoteoa.

14:00 Herri argazkia.

15:00 Herri bazkaria.

16:30 Tribial, mus eta partxis txapelketa.

17:30 Haur jolasak eta kilikiak.

20:00 Otamena.

20:30 Trikidantz taldearekin musika.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 Trikidantz taldearekin musika.

04:30 Gaupasa Txiteran.

Irailak 9 larunbata

11:30 Puzgarriak.

14:30 Kuadrillen arteko bazkaria.

16:30 Puzgarriak eta mozorroak.

17:00 Erronda ginkana eta DJ ArdiBeltza.

20:00 Otamena.

20:30 Biziraun Erromeriarekin musika.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 Biziraun Erromeriarekin musika.

02:30 Mozorro festa.

04:30 Gaupasa Txiteran.

Irailak 10 igandea

13:00 Jarauta 69 txarangarekin kalejira.

17:30 Txokolatea eta kilikiak.

18:00 Musika, plazan.

18:30 Bingoa.

20:00 Otamena.

22:00 Zezensuzkoa.