Vueltan euskal ikurrak ateratzeko deia

Guaixe 2023ko ira. 8a, 09:48

Irailaren 10ean, igandea, Espainiako Vuelta Sakanatik pasako da eta Gure Eskuk tropela pasa bitartean euskal ikurrak erakusteko eta aldarrikatzeko deia egin du.

Irailaren 10ean, igandean, Espainiako Vuelta 13:20ean inguru abiatuko da Iruñetik eta Andiatik Saknara sartuko da, hirugarren mailako Lizarragako portutik, 15:27ak aldera. Etxarri Aranaztik, Arbiztu, Lakuntza, Arruazu, Uharte Arakil, Ihabar eta Etxarrenetik pasako da eta Etxeberritik Zuarrarrate portua igoko dute txirrindulariek Astizko bidea hartuz. Ondoren, 16:05ak aldera Sakanara sartuko da berriro tropela, Irurtzunen, eta, atzera ere, Zuarrarrateko bidea hartuko du Lekunberriko helmugara jotzeko. Gure Esku Dagok Basques Decide Euskal Herriak erabaki 2023 kanpaina martxan jarri du eta Vueltak Euskal Herrian egiten duen ibilbidean barna kanpainaren leloko irudiak zabaldu eta euskal ikurrak erakusteko deia egin du. Hortaz, Sakanako herrietan hitzordua jarri dute: Etxarri Aranazko errotondan, Arbizun, Lakuntzan, Uharte Arakilen, Ihabarren eta Etxarrenen 15:00etan, eta Irurtzunen, Bi Ahizpe errepidean, 15:30ean.