Uda agurtzeko festa eginen dute Arakilen

Guaixe 2023ko ira. 11a, 09:38
Ospakizuna Itxasperrin. ARTXIBOA

Irailaren 16an, larunbata, 'Agur uda festa' ospatuko dute arakildarrek, Itxasperrin.

Udari amaiera ofiziala egun gutxi batzuk gelditzen direnean, irailaren 16an, larunbata, Agur uda festa antolatu du Arakilgo udalak, Itxasperri ermitan. Antzerkia eta musika izanen dira nagusi ospakizunean. Arratsaldean zehar barra eta pintxoak egonen dira.

Arakilgo Agur uda festa

Irailak 16 larunbata
Itxasperri

18:00 'Milagros-Valentina' antzerki ikuskizuna, Lorena Arangoarekin eta Aintzane Baleztenarekin.

19:00 Oskia txistu taldearekin plaza dantzak.

20:30 Kontzertua: Anphora taldea.