Txirrindularitza

Imanol Erbiti, txukun Europako Txapelketetan

Guaixe 2023ko ira. 25a, 12:57
Lasterketak ia 200 kilometro zituen eta gogorra izan zen. ESPAINIAKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOA

Ivan Garcia Cortina liderraren aldeko lan bikaina egin zuen, lasterketa gogor eta zailean

Irailaren 24an Europako Txirrindularitza Txapelketak jokatu ziren Herbehereetan. Espainiako selekzioak lineako lasterketarako Ivan Garcia Cortina liderraren alde egin zuen eta hura laguntzen aritu ziren txirrindularien artean, Movistarren bere taldekide den Imanol Erbiti zegoen. Hiriberriko txirrindulariak liderra babesteko lan ordainezina egin zuen erorketa batengatik tropela zatitu, eta oso lasterketa zaila bilakatu zen txapelketan. 

Lau txirrindulari iritsi ziren buruan eta Europako txapelduna Christophe Laporte frantziarra izan zen (4:15:50). Ivan Garcia Cortina hamaikagarren sailkatu zen (4:16:31), 41 segundora, bere multzoaren esprintean lehena. Imanol Erbitik ezin hobe babestu zuen Garcia Cortina eta 41. sailkatu zen (4:20:07).

Igor Arrieta, 23 urtez azpikoen talde nagusian
23 urtez azpiko lineako lasterketan, Breiner Henrik Pedersenek (Danimarka) helmugarako 2 kilometroren faltan erasoa jo zuen, baina berarekin zegoen Espainiako selekzioko Ivan Romeok ezin izan zion jarraitu, kalanbreengatik. Pedersen izan zen Europako txapelduna (3:00:12), eta Romeo bigarren sailkatu zen, 25 segundora. Igor Arrieta uharte arakildarra tropel nagusian sartu zen, 40. postuan (3:01:07), 55 segundora. Lan ederra, uhartearrarena.