San Migel egunarekin, Ekaiko festak

Guaixe 2023ko ira. 26a, 11:02
2022ko Ekaiko festak. ARTXIBOA

Irailaren 29tik urriaren 1era, ostiraletik igandea, ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian.

San Migelen omenezko ospakizunak izanen dira irailaren 29tik, ostirala, urriaren 1era, igandea, Ekain. Prestatutako egitaraua ekaidarrak elkartu eta ongi pasatzeko prestatu dute.

Ekaiko festetako egitaraua

Irailak 29 ostirala

21:00 Txistor jana, elkartean.

Irailak 30 larunbata

14:30 Paella jana, elkartean.

16:30 Mus txapelketa.

20:00 Herri afaria, elkartean.

00:30-04:00 Dantzaldia DJ-ren musikarekin.

Urriak 1 igandea

11:45 Meza.

12:45 Otamena, eliz atarian.

18:00 Mariatxi bikotea.

19:30 Txokolate jana.