Landa eremuko emakumeak aldarrikatzeko film dokumentalak

Guaixe 2023ko ira. 27a, 13:34
'Latsariak (Lavanderas)' film dokumentalaren une bat. CON CIENCIA Y ARTE

Irailaren 29an, ostirala, Urdiainen, 'Latsariak (Lavanderas)' film dokumentala, performancea eta solasaldia eginen dute, eta urriaren 4an, asteazkena, Hiriberrin, 'Cuidar entre tierras' film dokumentalaren emanaldia izanen da, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna izanen da, eta Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak dokumental zikloa antolatu du landa eremuko emakumeak eta haien lana aldarrikatzeko.

Irailaren 29an, ostirala, 19:00etan, Urdiaingo Auzoan, Con Ciencia y Arte elkartearen Latsariak (Lavanderas) film dokumentalaren emanaldia, performancea eta solasaldia izanen da. Dokumentalak latsarien lan gogorra gogorarazi nahi du, egindako lana ezinbestekoa izan delako herritarren eta familien osasuna eta bizi kalitatea mantentzeko. Hamahiru emakumek beren esperientak kontatzen ditu dokumentalak. Dokumentalaren emanaldiaren saioa Argensi Mesaren perfomance batekin hasten da; latsariek bizi zituzten esperientziak bizitzara ekarten ditu. Ondoren, parte hartzaileen solasaldia dago. 

Bestetik, urriaren 4an, asteazkenean, Cuidar entre tierras, ¿quién sostiene la vida cuando las mujeres migran? film dokumentalaren emanaldia izanen da, 19:00etan, Hiriberri Arakilgo erabilera anitzeko gelan.