Udalak Ihabarren dagoen etxe bat bota nahi du

Guaixe 2023ko urr. 13a, 11:47
Ihabarren teilatua kendu eta barrutik hustuko duten etxea. UDALA

Aurri egoeran dago eraikina.

Arakilgo Udalak Ihabarko Kale Nagusiko 18. zenbakian dagoen etxebizitza bat botatzeko lanen deialdia egin du. Enpresa hartzaileak, besteak beste, honako lanak egin beharko ditu: bi etxeak banatzen dituen murruaren goiko partea kendu, kendutako zatia iragazgaiztu, teilatua eta odorra kendu, murruen goiko zati bat kendu, murru horien gainean txapa jarri urak kaltetu ez ditzan, barruko egitura bota, barruko aldea txukun utzi eta leiho eta ateak itxi. Lanek 72.132,43 euro (BEZik gabe) aurrekontua dute eta bi hilabetetan egin behar dira. Obran interesa duenak eskaintza hilaren 18ra arte aurkez dezake. 

Erlazionatuak