Atletismoa

Asier Estarriaga eta Mikel Astiz, aurre-aurrean

Guaixe 2023ko urr. 30a, 09:30
Iruñea-Zubiri maratoi erdiko irteera. JAVIER BERGASA.

Valentzia eta Zubiri-Iruñea maratoi erdietan lan bikaina egin zuten

Lasterketa ugari jokatzen ari dira egunotan. Esaterako, urriaren 22an 19.490 korrikalarik parte hartu zuten 32. Valentziako Maratoi Erdian (21 km). Kibiwot Kandie keniatarra gailendu zen (57:40), eta nabarmentzekoa da Asier Estarriaga etxarriarra ikusgarri ibili zela, 176. sailkatu baitzen (1:10:40). Aipatzekoa da urriaren 6an jokatutako Donostiako Maratoi erdian hemezortzigarren sailkatu zela (1:14:11). 

Egun berean, VII. Zubiri-Iruñea maratoi erdi arrakastatsua jokatu zen. 617 atletek lortu zuten proba bukatzea, Xabier Macias (1:08:49) eta Henar Etxeberria (1:24:09) buru zirela. Mikel Astiz ihabardarra seigarren iritsi zen helmugara (1:13:12). Emakumezkoetan, lehen sakandarra Elena Guzman izan zen (1:50:46).