Gizarte zerbitzuetan bi lanpostu beteta

Guaixe 2023ko aza. 28a, 11:31
Irurtzungo udaletxean du egoitza Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. ARTXIBOA

Gizarte hezitzailearenak dira.

Administrazioko langileen egonkortze prozesu bereziaren barnean, Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gizarte hezitzailearen lanpostua betetzeko deialdia egin zuen. Probaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak bi izendapen proposamena egin du. Alde batetik, Ekhiñe Ramos Zubiria gizarte hezitzaile ardura hartuko du, B mailako lanpostuarekin. Lanaldi osoan ariko da gizarteratzeko programa eta enplegu sozial babestuko programan lan egiten. Bestetik, Nerea Navarro Lizarraga gizarte hezitzailea gisa arituko da, B mailako lanpostuarekin bera ere. Lanaldi erdian ariko da haurrak eta familia laguntzeko programan.