Greba Feminista Orokorarren Sakanako deialdiak

Guaixe 2023ko aza. 27a, 12:00

Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorra prestatzen. UTZITAKOA

Azaroaren 30ean, osteguna, egun osoan zehar askotariko mobilizazioak izanen dira Sakanako herri gehienetan. Eskualdeko manifestazioa Altsasun izanen da, arratsaldean.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintza eskubide unibertsalaren greba feminista orokorra deitu du azaroaren 30ean, osteguna. Sakanan hainbat mobilizazio, protesta eta ekimen izanen dira herritan. Besteak beste, herri gehienetan Cuidar entre tierras dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izanen da, eta arratsaldean, 18:00etan, eskualdeko manifestazioa izanen da Altsasuko Foru plazatik.

* Informazioa osatzen ari gara.

Azaroaren 30eko Sakanako deialdiak

IRURTZUN ETA ARAKIL

08:45 Kontzentrazioa, eskolako atarian.

09:30 Elkartasun kafe piketeak, Irurtzungo plazan.

10:00 Kalejira zaratatsua, Irurtzungo plazatik.

11:30 Basaburua, Imotz eta Atetzekin topaketa, Matxainen.

12:00 Kontzenrazioa: Utzi zaintzak pribatizatzeari!, Irurtzungo plazan.

14:00 Bazkaria, Pikuxarren. Oharra: eraman zure tupperra.

18:00 Sakana mailako manifestazioa, Altsasuko Foru plazan.
Nafarroa mailako manifestazioa, Iruñeko Antoniutti.

UHARTE ARAKIL

10:00 Burrunba zaratatsua, herriko kaleetan zehar.

11:00 - 14:00 Zaintza gunea: hainbat jarduera, plazan.

12:00 Kontzentrazioa: Zaintza eskubide kolektiboaren alde, eta argazkia, plazan.

14:30 Bazkari autogestionatua eta Cuidar entre tierras dokumentalaren emanaldia.

17:30 Altsasuko eskualdeko manifestaziora joateko elkarretaratzea, plazan.

LAKUNTZA

08:00 Kotxe karabana, plazatik poligonora.

10:00 Eskulanak kartulinekin, kultur etxean.

11:00 Herri apainketa.

12:30 Elkarretaratzea eta argazkia.

16:30 Cuidar entre tierras film dokumentalaren proiekzioa, kultur etxean.

17:30 Altsasura, eskualdeko manifestaziora abiatzeko, plazan. 

ARBIZU

Egun osoan zehar, musika plazan.

00:00 Balkoi eta leihoetan mantalak, erratzak, fregonak eta abar eskegi.

09:30 Burrunbada zaratatsua, plazatik.

12:00 Kontzentrazioa, plazan.

12:30 - 14:00 Haurrendako jolasak.

14:30 Bazkari autogestionatua. Ondoren, dokumentala eta solasaldia.

17:30 Altsasuko eskualdeko manifestaziora joateko kotxe kedada, plazan.

18:00 Altsasuko eskualdeko manifestazioa, Foru plazan.

ETXARRI ARANATZ

10:30 Burrunba, plazan.

12:00 Kontzentrazioa, plazan. 14:00 Bazkari autogestionatua. Ondoren, dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.

18:00 Altsasuko eskualdeko manifestaziora. 

BAKAIKU

12:00 Kontzentrazioa eta auzatea, Erdiko Iturrian.

18:00 Altsasuko eskualdeko manifestaziora.

URDIAIN

Oharra: Zintzilikatu amantala balkoian.

10:00 Elkarretaratzea, udaletxearen aurrean. Oharra: Denen artean pankarta eginen dute.

10:30-12:00 Gosaria.

12:00 Kalejira, herrian zehar. Oharra: Etxeko tresna bat  eraman: lapikoa, amantala,  zartagina, erratza...

15:30 Bazkalostea: Cuidar entre tierras film dokumentalaren emanaldia, auzoan.

17:00 Elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.

18:00 Altsasuko eskualdeko manifestaziora. 

ALTSASU

00:00 Denok grebara: Herri apainketa; apaindu itzazu etxeko lehio eta balkoiak mandarrekin, zapiekin...

Goizean zehar, pikete informatiboak herrian.

10:00 Kalejira, Foru plazatik.

12:30 Mural margoketa, Foru plazan.

14:30 Bazkari autogestionatua, Gure Etxean.

16:00 Cuidar entre tierras dokumentalaren emanaldia eta solasaldia.

18:00 Eskualdeko manifestazioa, Foru plazatik.

19:30 Itxiera goxoa: mikro irekia eta edari beroa, Gure Etxean.