Olentzero eta Mari Dominigirendako gutunak prest?

Guaixe 2023ko abe. 13a, 12:25

Abenduaren 16an, larunbata, Mari Domingi Itxasperrin izanen da; abenduaren 17an, igandea, Irurtzunen Olentzeroren postontzira kalejira eginen dute eta Lakuntzan ere gutunak eramateko aukera izanen dute, eta Olatzagutian Laminatutur Olentzeroren laguntzaileak gaztetxera bisita eginen du.

Abenduaren 24an jaitsiko dira Olentzero eta Mari Domingi menditik eta herriz herri eta etxez etxe opariak banatuko dituzte, baina lana aurreratzen joateko laguntza izanen dute, eta zenbait herritan gutunak aurretik eramateko aukera izanen da. Hortaz, abenduaren 16an, larunbata, Egiarretako Itxasperri ermitan Oelntzerorendako gutuna eramateko aukera izanen dute haur eta gazte arakildarrek, 19:00etan Mari Domingi agertuko omen delako. Gaztainak eta txokolate jana izanen da ere, Arakilgo Udalak antolatuta.

Abenduaren 17an, larunbata, 17:30ean, Irurtzungo Foru plazan topaketa eginen dute kalejiran Olentzeroren postontzira kalejira egiteko. Olentzeroren Batzordeak antolatu du ekimena. Bestetik, egun berean, Lakuntzan, haur guztiek eliz atarian jarriko den postontzian Olentzero eta Mari Domingirendako eskutitzak uzteko aukera izanen dute, eta 18:00etan, txokolate jana izanen da, elkartean. Abenduaren 17an ere Olaztin bisita berezia izanen dute: Laminatutur Olentzeroren Olaztiko laguntzailea Maisuenea gaztetxean izanen da, 18:30etik aurrera gutunak hartzen.