Euskaraldia 2025

Euskaraldia 2025ean izanen da

Guaixe 2023ko abe. 14a, 12:53

Euskaraldiko koordinazio mahaiko kideak gaurko aurkezpenean. UTZITAKOA

Euskaraldia udazkenean izatetik udaberrian izatera pasako da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.

Hirugarren edizioaren ondoren, balorazioak, ebaluazioak eta aurrera begirako erabakiak hartzeko denbora-tarte bat hartu zuten antolatzaileek. Eta data eta garai aldaketa egitea erabaki dute. Antolatzaileek hizkuntza ohituretan eragiten jarraitu nahi dute, edizioz edizio ikusi delako ariketa eraginkorra dela eta aldaketak ekartzen dituela. Ariketa eraginkorragoa egin izatea nahi dute.

Euskaraldiko dataren berri gaur eman dute ariketaren koordinazio mahaiko kideak: Irati Iciar, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria; Javier Arakama, Nafarroako Gobernuko Euskarabideako zuzendari kudeatzailea; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; eta Goiatz Urkijo, Euskaraldiko koordinatzailea.