Sol Criadoren elkartasun bizipena

Guaixe 2024ko urt. 8a, 10:29

Ilbeltzaren 11n, osteguna, Arakildik Ekuadorrera elkartasun bizipena egitera joan den arakildarraren solasaldia izanen da, Errotzen.

Arakildik Ekuadorrera elkartasun bidaia egin du Sol Criadok eta ilbeltzaren 11n, osteguna,19:00etan, bertan izandako bizipenen solasaldia eginen du Errotzen. Ondoren, pintxo potea izanen da. Arakilgo Udalak eta Caritasek antolatu dute solasaldia.