Gobernuak Plazaolako bidean lanak eginen ditu aurten

Guaixe 2024ko urt. 18a, 11:19
Plazaola bide berdean txirrindulari taldea atzetik Irurtzunen. ARTXIBOA

Dozena bat kilometroko zatian izanen da. 

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, Plazaola bide berdeko 12 kilometro irisgarritasun-neurrietara egokitzeko lanak aurten emateko asmoa du. Lan horiek 300.000 euroko aurrekontua izanen dute. Kontinentea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen Eurovelo 1 sarearen zatia da aipatu bide berdea.