Pilota

Erostarbek Zabaleta ordezkatuko du Bilbon

Guaixe 2024ko ots. 9a, 10:37

Etxarrendarrak eskuin izterrean arazoekin jarraitzen du, eta atseden hartzea erabaki du

Xabi Erostarbek lehen mailako Binakako txapelketan jokatzeko aukera izango du larunbatean Bilboko Bizkaia Pilotalekuan Jose Javier Zabaletaren ordezko gisa. Etxarrendarrak eskuin izterreko minez jarraitzen du, aurreko astean partida aparteko arazorik gabe amaitu bazuen ere, eta nahiago izan du atseden hartzea. 

Hamahirugarren jardunaldia
Binakako hamahirugarren jardunaldia bero-bero dator. Otsailaren 10ean, larunbata, bi jardunaldi egongo dira jokoan. Bilbon, Peio Etxeberriak eta Zabaleta ordezkatuko duen Erostarbek Peña II.a eta Albisu izango dituzte aurkari. Egun berean, Labriten, Altuna III. ordezkatuko duen Zabalak eta Martijak Artolaren eta Imazen kontra jokatuko dute. Otsailaren 11n, igandea, Tafallan, Ezkurdiak eta Tolosak Laso eta Aranguren dituzte arerio. Eta jardunaldia ixten duen partidan, otsailaren 12an, astelehena, Elordik eta Rezustak Jaka eta Mariezkurrenaren kontra jokatuko dute Tolosan.