Hiru herri medikurik gabe

Guaixe 2024ko ots. 13a, 10:05
Iturmendiko mediku kontsultategia. ARTXIBOA

Oporretan dela egun bakarrez jarriko dute ordezkoa.

Etxarri Aranazko osasun eskualdeko mediku batek oporrak hartu ditu eta, ondorioz, Bakaiku, Iturmendi eta Urdiain medikurik gabe gelditu dira lau egunez. Izan ere, Osasunbideak egun bakarrean ordezkatuko du oporretan den medikua, ostegunean. Gainontzeko egunetan bakaikuarrek, iturmendiarrek eta urdindarrek Iturmendiko kontsultategira hots egin beharko dute, 948 562 994. Jasotako informazioaren arabera, erizainak kasua Etxarri Aranazko osasun etxera bideratuko du.