egitaraua

Hiriberrin Aittako erreko dute

Guaixe 2024ko ots. 9a, 12:59
Hiriberriko 2023ko ihoteak. ARTXIBOA

Otsailaren 17an, larunbata, mozorro festa izanen dute Hiriberri Arakilen.

Kristau egutegiaren arabera garizuman sartuta, eta behin astearte ihotea pasata, otsailaren 17an, larunbata, ospatuko dituzte Hiriberriko ihoteak. Etxeko animaliak, abereak eta basa piztiak. Denak elkarrekin ibiliko dira, izan ere, aurten inauterietan mozorrotzeko gaia animaliak baitira. Iluntze aldera Aittako erreko dute, mozorro festari amaiera emanez.

Hiriberri Arakilgo inauterietako egitaraua

Otsailak 17 larunbata

13:00 Mozorrotuen topaketa eta trikipoteoa.

15:00 Mozorrotuen bazkaria, Txitera elkartean.

18:00 Kalejira.

18:30 Aittako erretzea, plazan.