Korrikaren aldeko bertso afaria Ihabarren

Guaixe 2024ko ots. 20a, 10:35

Otsailaren 24an, larunbata, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariekin afaria izanen da, Ihabarko herri etxean.

Martxoaren 19an pasako da Korrika Sakanatik, eta aurretik Korrika Kulturala AEKren eta euskararen aldeko lasterketarako giroa prestatzen ahsiko da, eta otsailaren 24an, larunbata, 21:00etan, Bertso Afaria izanen da Ihabarren, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariekin. Menua errusiar entsalada eta zizkak mizkak, saiheski erreak eta barrualdeko xerrak eta mamizko sorbetea, pastak, kafea eta kopa izanen da. Tiketak otsailaren 19ra arte eros daitezke, 20 eurotan, Arakilgo udaletxean. Informazio gehiago 634 584 226 telefonoan eska daiteke. Irabaziak AEKrendako izanen dira.