Udalen posta elektronikoaren nortasuna ordezkatu dute

Guaixe 2024ko ots. 26a, 11:59
Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Dagoeneko konponduta dago arazoa. Datuak eskatuz mezurik jasoz gero, aurrena udaletxera hots egiteko eskatu dute udalek.

Irañetak, Uharte Arakilek eta Arruazuk udal batasuna osatzen dute, hau da, idazkaria eta administraria partekatzen dituzte. Hiru udalek jakinarazi dutenez, “udal batasuneko posta elektronikoan, info@uhartearakil.com, nortasun ordezkatze baten biktima izan gara”. Udalek jakinarazi dutenez, “eraso horren aurrean, dagokion salaketa jarri eta beharrezko segurtasun neurriak hartu ditugu”. Hiru udalek jakinarazi dutenez, “momentu honetan udal posta segurua da. Hala ere, zuen kontu korronte zenbakia eskatzen duen posta elektroniko bat jasoz gero, aldez aurretik bulegora hots egin, 948 464 036, iruzur bat ez dela ziurtatzeko”. 

Phishinga
Erasotzailearen mesederako zerbait egitea lortzeko engainatzea helburu duten tekniken multzoa da Phishinga. Orokorrean, delitu egileak konfiantzako pertsona, erakunde edo enpresa baten itxurak egiten ditu, eta, ingeniaritza sozialaren bidez, informazio konfidentziala, pasahitzak, txartel-zenbakiak, eta abar lortzen saiatzen da.