Gaztainadiak berreskuratzeko formakuntza

Guaixe 2024ko ots. 26a, 15:30
Bakaikuko Gaztain mozte eguna. ARTXIBOA

Martxoaren 1ean eta 2an, ostirala eta larunbata, 'Gaztainadi zaharrak berreskuratzea eta berriak landatzea' formakuntza izanen da Ihabarren, Ihabar, Irañeta eta Bakaikun gazitanondoak berreskuratzeko eta tradizioz erabiltzeko proiektuaren barruan.

Ihabar, Irañeta eta Bakaikun gaztainondoak berreskuratzeko eta tradizioz erabiltzeko proiektuaren barruan Gaztainadi zaharrak berreskuratzea eta berriak landatzea formakuntza eskainiko du Intiak martxoaren 1ean eta 2an, ostirala eta larunbata, Ihabarren. Bi saio izanen dira, teorikoa ostiralean, 16:30etik 19:30era, kontzeju etxean eta praktikoa larunbatean 9:30etik 13:30era izanen da, eta Ihabarko kontzeju etxea izanen da topalekua. Plaza mugatuak dira eta aurretik izena eman behar da 948 013 058 telefonoan, otsailaren 28ra arte. Inguruko gaztainzainek lehentasuna izango dute.

Alde teorikoan izurrite eta giatzen kudeaketa, landaketa berriak eta lurraren prestaketa landuko dute, eta praktikoan bakantzeak eta oinen aukeraketa, eraberritzeko inausketa eta lepatzea. Ikastaroa Caceresko Las Villuercaseko Gaztaina Ekoizleen Elkarteko nekazaria ingeniariak emanen du.