Iparraldeko Autobia Olatzagutian moztuta

Guaixe 2024ko ots. 27a, 11:40
Autobia ertzeko porlan egitura erortzear. UDALA

Altsasurako noranzkoan moztu dute, luizi batengatik. Azken 24 orduetan Etxarri Aranazko meteorologia estazioan 105,6 litro metro karratuko neurtu dituzte.

Iparraldeko Autobia (A-1) Olatzagutiako dermioan itxita dago Altsasurako noranzkoan. Herriaren iparraldean, autobiaren ertzean eta ia porlandegiaren parean, lurrari eusten dioten porlanezko makina bat pilare daude. Eurien ondorioz horietako batzuek autobiako errei gainera mugitu dira, oraingoz erori gabe. Horrek errepidea moztera behartu du. Altsasurako noranzkoan doazen ibilgailuak Olatzagutiko mendebaldeko irteeratik, 395.enetik, atera dituzte eta Ingurubide kaletik eta NA-2410 errepidetik bideratzen ari dira. Autobiara bueltatzeko Altsasuko lotura guneko irteera hartu behar dute. 

 


Olatzagutian bertan, Iparraldeko Autobiaren (A-1) 397. kilometroan, porlandegirako zubia pasa eta berehala, Altsasurako noranzkoan erraia moztuta dago. Puntu horretan lur jausia izan delako, magala gerriratu delako. 


Zuarrarrate mendatean, Egiarretan, izandako lur jauzia. UTZITAKOA

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Errotzen Arakil ibaiak gainezka egin du. Egiarretan, Zuarrarrate mendatean, luizia izan da. Uharte Arakilgo iparraldeko zubiaren parean NA-2410 errepidea uholdeagatik itxita dago 12,3 eta 13 km puntuen artean. Errepide bera Uharte Arakil eta Arruazu artean ere moztuta dago 14,4 eta 15,7 km puntuen artean. Aipatu errepidetik Arruazura ezin da sartu autobia azpiko pasabidea urpean baitago. Bestalde, Etxarri Aranatzen auto bat urpean gelditu da.