Biaizpe eskaladarako behin behinean itxita

Guaixe 2024ko mar. 6a, 11:17
Larraun ibaia eta Biaizpe. @guardas_na

Hegaztiak habia egiten ari direlako itxi dira bi eskalada sektore.

Nafarroako Gobernuko basozainek Biaizpeko eskaladako bi sektore behin behinean itxi ditu: Aixita eta Milu. Basozainek azaldu dutenez, belatz handia habia egiten ari da garai honetan eta, neurri horrekin, hegaztiak lasai ibiltzea eta errespetatzea nahi du foru administrazioak, belatz handiaren ziklo biologikoaren aldi sentikorra baita. Urtero moduan, otsailaren 1ean aldi baterako zigilatu zituen eskalada sektore horiek.