Nafarroako aurrekontuan ibarreko hamaika emendakin

Guaixe 2024ko mar. 8a, 09:31
Maria Chivite Navascues eta Ramon Alzorriz Goñi elkarri eskua ematen aurrekontuak onartu ondoren. NAFARROAKO PARLAMENTUA

EH Bilduk eta Geroa Baik proposatutako emendakinak Foru Administrazioaren aurtengo kontuan sartu dira.

Nafarroako Parlamentuan 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru lege
proiektua onartu zen atzo. Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean onartu ondoren, herrialdeko aurrekontuan ibarreko udalen bederatzi egitasmorako eta Sakanako Garapen Agentziaren (SGA) beste birako dirulaguntzak daude. Guztien artean 966.168 euro egiten dute. 

Aurrekontuetako diru sailak
  • Irurtzungo eskolan biomasa galdara jartzeko 100.000 euro.
  • Ihabarko Eskribarena etxea zaharberritzeko 300.000 euro.
  • Aralarko santutegia: bideen hub-erako 10 euro.
  • Uharte Arakilen aterpetxea egiteko 90.000 euro.
  • Sakanako Mankomunitatearen egoitzatik amiantoa kentzeko 212.000 euro.
  • Arbizuko kiroldegiko klimatizagailua berritzeko 120.000 euro.
  • Bakaikurako ekipamendua 24.500 euro.
  • Urdiaingo frontoiko teilatutik amiantoa kentzeko 90.000 euro.
  • Altsasuko euri uren kolektorea egiteko 300.000 euro.
  • SGAren Enerkide proiekturako 2.600 euro.
  • SGAren Edit proiekturako 17.058 euro.