Ezbeharrak autobian

Guaixe 2024ko mar. 11a, 10:29
Iturmendi parean izandako auto istripua. @Bomberos_na

Eguraldiagatik bata, bestea ibilgailuak su hartzeagatik.

Sakanako Autobian (A-10) bi ezbehar izan dira azken bi egunetan. Aurrenekoa Iturmendi parean izan zen, larunbat arratsaldean. Botatako kaxkarrak inguru guztia txuritu zuen. Horrek gidatzeko eragozpenak sortu zituen eta, ondorioz, hiru ibilgailuk talka egin zuten. Istripuen ondorioz osasun zerbitzuek bi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten. Ezbeharra Foruzaingoak ikertu zuen. 

Gaur goizean, berriz, Iparraldeko Autobian (A-1), Olatzagutiko porlandegiaren parean, kamioi batek su hartu du. Altsasurako noranzkoan izan da ezbeharra. Gogoratu beharra dago puntu horretatik gertu trafikoa bideratzeko bypassa dagoela eta autobiako bi noranzkoetako trafikoa Ziordirako norabideko bi erreietatik bideratzen dela.