Palentziako gotzaina Aralarren

Guaixe 2024ko mar. 12a, 11:29
Mikel Garziandia Goñi gotzaina Aralarko santutegian meza ematen. JOKIN ELIZALDE

Mikel Garziandia Goñik bere anaia Alfonsorekin batera eman zuen meza.

Iragarrita zegoen bezala, Mikel Garziandia Goñik, Palentziako gotzaina eta Aralarko santutegiko kaperau ohiak, mendi gaineko elizako meza nagusia eman zuen martxoaren 10ean, igandean. Kaperau zela, agurreko elizkizuna ilbeltzaren 14an izan zen, baina elurra zela eta jende askok ezin izan zuen santutegira joan. Igandekoa ere ez zen eguraldi goxoena izan, baina bideak garbi zeudenez, mezan jende asko elkartu zen, tartean ilbeltzean arazoak izan zituzten asko ere. 

Aralarko Deun Mikel Goiangeruaren kofradiatik azaldu dutenez, "Mikelendako elizkizuna hunkigarria izan da, baita hurbildu den jende guztiarendako ere bai". Gaineratu dutenez, "Mikelek igandean jaso zuen gertutasunarekin, ez da ahaztuko ez eliza honetaz, ezta hemen parte hartzen duten hainbat jendez ere".