Boluntario bila dabiltza

Guaixe 2024ko mar. 20a, 11:00
Irurtzundarrak plazan.

Deialdiari buruzko informazio gehiago nahi duenak 673 63 76 05 telefonora hots egin edo Whatsapp mezua bidal dezake.

Arakilen eta Irurtzunen boluntario premia dute, beretik zer eskaini dutenei izena ematera gonbidatu dituzte. Izena ematen duenak, besteak beste, premia duten pertsonak laguntzen aritu daiteke, edo kulturen arteko ekimenak antolatzen. Aurrera eraman nahi direnen artean ere badaude elkartasun azokak, aisialdirako jarduerak eta bestelakoak.  Deialdia Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak, Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Itxipuru taldeak egin dute, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz.