AHT ibilbide proiektua

Egungo tren azpiegitura egokitzearen aldeko erakunde adierazpena

Guaixe 2024ko mar. 21a, 11:56
Gasteizen bezala Iruñean ere erakunde adierazpena aurkeztu dute. UTZITAKOA

Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako tokiko erakundeen ordezkaritza zabalak egungo trenbide azpiegiturak egokitzea eskatu dute, eta AHTarendako azpiegitura berri bat egitea saihesteko. Adierazpena Espainiako Gobernuak Gasteizko eta Iruñeko ordezkaritzetara, Eusko Jaurlaritzara eta Nafarroako Gobernura eraman dute.

Abiadura Handiko Tren (AHT) azpiegitura proiektuak ikutzen dituzten Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako toki erakundeetako ordezkariek adierazpena aurkeztu dute. Haren bidez eskatzen dute "gaur egungo trenbidea egokitzea, azpiegitura horren gainetik mota guztietako trenak ibil daitezen ahalbidetzeko, tren bidezko garraioa sustatzeko eta AHTarendako azpiegitura berri bat egitea saihesteko". 

Adierazpenaren aurkezpenean jakinarazi zutenez, Iruñea eta Euskal Y-koaren arteko lotune berriak kaltetuko lituzkeen 22 alkate (Nafarroan egitasmoak ukitutakoen %88), 146 zinegotzi (Nafarroako AHT proiektuen eraginpekoen %79) eta 40 kontzeju (Nafarroan ukitutakoen %89) izenpetu dute adierazpena. 

Aurkezpenean jakinarazi zutenez, "adierazpena Gipuzkoa eta Araban kalteturiko udalerrietako hamarnaka udal ordezkarien atxikimenduarekin indartzen da". Gaineratu dutenez, "atxikimendu horiek maila pertsonalean egin dira eta sinatu dutenen artean EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos eta herri hautagaitza independenteetako ordezkariak daude".

Sinatzaile sakandarrak

Alkateak
  • Oihana Olaberria Jaka, Arakil.
  • Unai Razkin Iriarte, Irurtzun.
  • Iñaki Arangoa Zia, Irañeta.
  • Txomin Huarte Baleztena, Uharte.
  • Gorka Ovejero Ganboa, Arruazu.
  • Oihane Uriebetxebarria Garmendia, Lakuntza.
  • Jabier Razkin Flores, Arbizu.
  • Maria Soledad Mozo Galarza, Ergoiena.
  • Maria Saez de Albeniz Bregaña, Etxarri Aranatz.
  • Egoitz Urritza Lazkoz, Bakaiku.
  • Kai Galartza Cervera, Iturmendi.
  • David Oroz Alonso, Urdiain.
  • Joseba Vizuete Askargorta, Olatzagutia.
  • Olatz Irizar Martinez, Ziordia.
Zinegotziak

Arakil

  • Raul Angulo Blanco
  • Irantzu Escudero Jaca
  • Alfonso Nuin Cartujo
  • Julen Llorens Espada
  • Iker Alegre Santander 

Irurtzun 

  • Juan Jose Iriarte Vitoria
  • Jon Navarro Carrillo
  • Joseba Royo Garcia
  • Agurtzane Garijo Peralta
  • Ana Balda Sanjuan
  • Irati Ollakarizketa Iriarte
  • Aitor Larraza Carrera

Irañeta

  • Belen Orkarai Barberena
  • Odei Zabala Bengoetxea
  • Susana Azkona Biurrun
  • Jorge Vitoria Gasanz

Uharte Arakil

  • Amagoia Betelu Aldaz
  • Arkaitz Los Arcos Bertiz
  • Eneko Maritarena Betelu
  • Ane Huarte Razkin
  • Miren Ustarroz Goñi

Arruazu

  • Leire Ganboa de Miguel
  • Xabier Ganboa de Miguel
  • Xabier Aizpun Andueza
  • Amaia Garcia Mendioroz

Lakuntza

  • Eva Leache Itoiz
  • Asier Gartziandia Ormaetxea
  • Rita Torrico Muniz
  • Miriam Mendikute Garate
  • Sergio Goikoetxea Bergera
  • Patxi Razkin Sagastibeltza

Arbizu

  • Ane Lizarraga Begiristain
  • Mateo Berastegi Astiz
  • Amets Flores Gartziandia
  • Mitxel Zenarruzabeitia Unamuno
  • Miren Idoia Etxeberria Arrarats
  • Maitane Intxaurraga Uribarri
  • Mikel Berastegi Unzilla
  • Ainhoa Izagirre Izagirre

Ergoiena

  • Miren Maite Mendinueta Resano
  • Irantzu Mozo Berastegi
  • Iosu Marin Lizarraga
  • Koldo Sansimea Rodriguez
  • Miren Iosune Andueza Osteriz
  • Eneko Etxarri Amorin

Etxarri Aranatz

  • Lur Iosu Larraza Lopez
  • Jesus Razkin Ijurra
  • Silvia Sesma Nazabal
  • Arturo Carreño Mundiñano
  • Arkaitz Errazkin Beltza
  • Rafael Lakuntza Mendinueta
  • Iban Verdugo Marcotegui
  • Sonia Ulayar Reparaz
  • Blanca Susana Sureda Romero

Bakaiku

  • Josetxo Kintana Larraza
  • Saioa Esther Zelaia Anso
  • Ekhi Etxeberria Kaiuela
  • Haizea Galarza Barandiaran
  • Mikel Galarza Quintana
  • Eneko Larraza Aleman

Iturmendi

  • Ekaitz Gabirondo Zelaia
  • Garbiñe Lopez Aseguinolaza
  • Urko Agirre Gabirondo
  • Aitor de Langarika Alkalde
  • Maider Gabirondo Zelaia
  • Ainhoa Alustiza Galarza

Urdiain

  • Mikel Azkona Unanua
  • Ander Galarza Lopez de Goikotetxea
  • Imanol Etxabarri Galartza
  • Bingen Galartza Iparragirre
  • Oihane Agirre Ulaiar

Altsasu

  • Ainize Ibargutxi Iparragirre
  • Jexus Galartza Zelaia
  • Amaia Abucide Aylagas
  • Juan Jose Goikoetxea San Roman

Olatzagutia

  • Jose Manuel Tomas Armendariz Catalan
  •  Alea Orabengoa Caro
  • Asier Vicente De Miguel
  • Izaskun Landa Lasa
  • Unai Ruiz Larraza
  • Urtzi Marquinez Grados

Ziordia

  • Rosa Mendoza Arregi
  • Oskar Otsoa Etxeberria
  • Mireia Saez Bengoetxea

Kontzejuak
  • Izurdiaga
  • Errotz
  • Urritzola
  • Etxeberri
  • Ekai
  • Etxarren
  • Zuhatzu
  • Satrustegi
  • Ihabar
  • Hiriberri Arakil
  • Egiarreta
  • Dorrao