Ahuntz saldoaren jabeari deia

Guaixe 2024ko mar. 25a, 11:50
Etxarren, Ekai, Zuhatzu eta Satrustegiko ikuspegia Ergatik. ARTXIBOA

Udalak berarekin harremanetan jartzeko eskatu dio.

Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, Ekai eta Zuhatzu arteko mugan ahuntz saldoa ikusi dute. Udalak ahuntzen jabeari eskatu dio animalia horien administrazio egoera azaltzeko. Horretarako, Arakilgo udaletxetik pasatu beharko du martxoaren 27a, asteazkena, baino lehen.