Goi tentsioko lineen kontra alarma piztu dute

Guaixe 2024ko mar. 26a, 09:48

'Alarma gorria' lelopean protesta bilkurak egin dira bederatzi herritan.

Autopista Elektrikorik Ez! plataformak deituta 40 herritan kontzentrazioak egin dituzte Izarbeibarren, Iruñerrian, Goierrin eta Sakanan asteburuan. Haietako bederatzi ibarrean egin ziren: Arakilen, Irañetan, Arruazun, Arbizun, Unanun, Etxarri Aranatzen,  Bakaikun, Iturmendin eta Altsasun. Udalak eta kontzejuak helegiteak aurkezten ari dira ministerioak aldez aurretik emandako administrazio-baimenen kontra. Plataformak egitasmo horien kontrako aldarrikapena kalean ikusgarri egin nahi izan zuen protesta bilkurak deituz. Alarmen soinuaren eta sirenen uluaren artean, ehunka pertsonak bizitza duina aldarrikatu dute.