Mendi lasterketak

Sakandarrak topera Jurramendi Trailen

Guaixe 2024ko mar. 27a, 12:00
Amaia Razkin, Jurramendin gora. SAIZ PHOTOS

Proba nagusian, 45 km-koan, Amaia Razkin podiumera igotzear egon zen. 27 km-koan Ander Erice Top 20an sailkatu zen, eta 12 km-koan Aimar Araña eta Marina Zabala Top 20an

Martxoaren 23an Jurramendi Trail mendi lasterketa jokatu zen Aiegin, hiru modalitateetan: Jurramendi Txiki (12 km), Jurramendi Trail (27 km) eta Jurramendi 360 (45 km). Hiru lasterketak kontuan hartuta, guztira 700 korrikalari pasa lehiatu ziren Jurramendin, eguraldia lagun. Tartean sakandar askok parte hartu zuten, 25etik gora. 

Mendi korrikalarien festa handia izan zen Aiegikoa. Proba nagusian Amaia Razkin uharte arakildarra emakumezkoetan laugarren sailkatu zen eta podiumera igotzear egon zen. Gainontzekoan, 27 km-koan Ander Erice Top 20an sailkatu zen eta 12 km-koan Ander Araña Top 20an eta Marina Zabala Top 10ean. 

Sakandarrak Jurramendi Txikin (12 km)
Gizonak
1.Ion Sola 57:54
19. Aimar Araña 1:09:02
31. Andoni Goikoetxea 1:12:55
37. Odei Juango 1:14:14
41. Iñaki Agirre 1:15:31
57. Inhar Olabide 1:17:48
58. Ekhi Olabide 1:17:49
90. Oihan Artieda 1:23:59
168. Joseba Rivas 1:36:58

Emakumeak
36. Guratz Azpiroz 1:14:13 (lehen emakumea)
88. Marina Zabala 1:23:42 (zazpigarren emakumea)

Sakandarrak Jurramendi Trailen (27 km)
Gizonak
1. Aritz Egea  2:30:07
16. Ander Erice 3:00:17
56. Joseba Galarza 3:24:34
113. Asier Leiza 3:51:51
128. Bernardo Garziandia 3:55:12
155. Fran Araña 4:04:30
(Ibon Ubedak ezin izan zuen bukatu)

Emakumeak
17. Leire Fernandez  3:00:54 (lehen emakumea)
230. Txaro Ondarra 5:12:36

Jurramendi 360 (45 km)
Gizonak
1.Goar Lopetegi 4:09:41
24. Ioritz Goñi 5:22:07
30. Ander Unzurrunzaga I.  5:34:17
31. Ander Unzurrunzaga G. 5:35:56
33. Iñigo Orradre 5:37:21
35. Igor Artieda 5:39:47
39. Gaizka Angulo 5:50:18
44. Alvaro Legarra 5:59:57
52. Eugeni Etxarte 6:14:23

Emakumeak
6. Oihana Kortazar 4:34:45 (lehen emakumea)
41. Amaia Razkin 5:51:00 (laugarren emakumea)