"Dakigunok ez badugu erabiltzen, ez dakienak ez du erabili behar"

Guaixe 2024ko mar. 28a, 11:44
Magotteauxeko langileak Korrikaren zain.

Magotteaux-eko langileak Korrika pasatzen den aldiro erosten dute kilometro bat. Lekukoa hartu aurretik zergatia azaldu zuten Xabier Beraza Maizak eta Gorka Mintegi Mazurriagak.

Aurretik entrenatu zenuten? 
X. Ez gehiegi. Batzuk entrenatuta egoten dira, baina ni, behintzat, ez. Aldapa behera tokatu zaigu eta hobeki, errazago. 

Nola moldatzen zarete kilometroa erosteko? 
X. Enpresak km bat erosten du eta langileok beste bat. Gu Urdiainen laster eginen duguna langileok erositako km izanen da.
G. Zerrenda jartzen dugu, nahi duenak izena ematen du eta, ondoren, denon artean ordaintzen dugu. Lekukoa eraman nahi duenak izena eman dezake. Guk izena eman dugu. 
X. Nahi duenak eraman dezake lekukoa.
G. Beti egoten dira boluntarioak. Gainera, enpresako kilometroa beraiek ez dute egin nahi izaten eta guri esaten digute. Azkenean, langileok bi km-etan egiten dugu lasterka.  

Zergatik erabaki duzue parte hartzea Korrikan? 
G. Urte asko daramatzagu km-ak erosten, bai guk bai enpresak. Azkenean, AEK-ren euskararen aldeko lana goraipatzea da, eta ekonomikoki pixka bat laguntzea. 

Zer garrantzia du euskarak zuen barne dinamikan?
X. Enpresa batzordea saiatzen da beti komunikatu guztien itzulpena egiten. Langile batzuek euskaraz hitz egiten dute.
G. Saiatzen gara beti dena ele bitan egiten. Ez dugu beti lortzen. Kostatzen zaie batzuetan euskara erabiltzea. Poliki-poliki lortuko dugu. 

Korrikaz aparte, zer gehiago behar du euskarak? 
X. Etxetik hasten da. Hortik aurrera, badakigu zen den: erabiltzea.  
G. Dakigunok erabili egin behar dugu. Dakigunok ez badugu erabiltzen, ez dakienak ez du erabili behar.