Euskararen aldeko lasterketak 2.2250 km osatu zituen

Martxoaren 19an Iruñean hasi eta 28an Donostian bukatu zen Korrikaren 11. edizioa. Edizio hark 1 + 1 = hamaika. Zu eta ni euskaraz leloa zuen. Sakanatik martxoaren 23aan pasa zen. AEK-k antolatutako errelebo lasterketaren aurretik Korrika Kulturaleko eta bestelako ekitaldiak izan ziren hainbat herritan, esaterako, Irurtzunen, Arruazun, Arbizun, Ergoienan, Urdiainen eta Ziordian.