Trinitate eguna noiz ospatu erabakitzeko, herri galdeketa

Guaixe 2024ko api. 8a, 10:16
Bakaikuarrak eta iturmendiarrak mendi gainean ospatzen den festan. ARTXIBOA

Orain arte bezala domekan ospatu edo festa eguna larunbatera aldatzea erabaki beharko dute bakaikuarrek eta iturmendiarrek.

Bakaikuko eta Iturmendiko udalek jakinarazi dutenez, Trinitate festa noiz ospatuko den jakiteko herri galdeketa eginen da bi herrietan. Orain arte domekan ospatu izan da. Horrela segitzea edo ospakizuna larunbatera aldatzea erabaki beharko dute herritarrek. Horretarako honako galderari erantzun beharko diote: zein egunetan nahiago duzu Trinitate Eguna ospatzea? 

Galdeketan 16 urtetik gorako bakaikuarrek eta iturmendiarrek iritzia emateko aukera izanen dute. Bi herrietako botoak elkartu eta emaitza bakarra izanen da. Herri galdeketaren emaitza baliagarria izateko parte hartzea %20 baino handiagoa izan beharko du. Ateratako emaitza beren eginen dute udalek. 

Trinitate ospakizunaren inguruko iritzia eman nahi dutenek lau egun izanen dituzte botoa emateko:

Apirilak 10 asteazkena

  • 09:00-11:00 Iturmendiko udaletxean.
  • 12:00-14:00 Bakaikuko udaletxean. 

Apirilak 11, osteguna

  • 09:00-11:00 Iturmendiko udaletxean.
  • 12:00-14:00 Bakaikuko udaletxean.
  • 17:00-19:00 Bi herrietan. 

Apirilak 12, ostirala

  • 09:00-11:00 Iturmendiko udaletxean.
  • 12:00-14:00 Bakaikuko udaletxean. 

Apirilak 13, larunbata

  • 11:00-13:00 Bi herrietan.
  • 17:00-19:00 Bi herrietan.